Iraila 2014
A A A O O L I
« Mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Azken iruzkinak

Gure beste blogak

Iratiko sorgin basatia

2010 Urtarrila 5th egilea: Irati Sánchez

Kaixo zapaburuak, aspaldikoak!!

Olentzero egunean “Iratiko sorgin basatia” liburua  ekarri zidaten, eta irakurri dudanez laburpentxo bat egingo dizuet, baina lehenengo eta behin nork idatzi duen esango dizuet.

Egilea:  Fernando Morillo Grande(Azpeitia, 1974). Filosofia eta zientziazalea da. Fernandori mendian galtzea gustatzen zaio, eta istorioak entzutea eta asmatzea.
“Iratiko sorgin basatia” liburua idatiz aparte hainbeste liburu idatzi ditu: Eragon (itzulpena), Leonardoren hegoak, Bihotz nahasiak… 

Argitaletxea: Ibaizabal

Argitalpen data: 2007

Ilustratzailea: Inma Mendiola Gardoki

Bilduma: Ekin

Orri kopurua: 210 orrialde

Laburpena: Zerbait gertatzen da Iratiko oihanean. Eguraldia guztiz zoro dabil, eta behi baten gorpua azaldu da, erraiak irekita eta txiki-txiki eginda. Are okerragoa izango da laster, emakume zahar bat ere agertuko baita, hilda eta odoletan blai. Ikasle-talde bat Iratiko oihanera iristen denean, egun eder batzuk igarotzeko asmoa baino ez daukate gazteek. Ez dute inola ere espero leku hartako misterioaren erdi- erdian amaituko dutenik.
Piztia anker bat dabil zuhaitzetan zehar. Sorgin Basatiaren laguntza beharko dute hari aurre egiteko, eta otso beltzak eta antzinako aker-adarrak aurkituko dituzte bidean.
Borrokarik gogorrena, ordea, barrukoa gertatuko zaie: nork bere beldurren aurka egin beharko du. Hori izaten da beti gudu guztietan lazgarriena. Eta ezinbestekoena.
 

Iritzia: Liburu hau nire gustokoenetarikoa izan da, gainera irakurtzen hasten zarenean ezin duzu gelditu, eta irakurtzeari utzi behar duzunean intrigarekin gelditzen zara, zer gertatuko den. Misteriozko liburuak gustatzen bazaizkizue liburu hau oso aproposa da.

LIBURU HAU GOMENDATZEN DIZUET, EZ ZARETE ASPERTUKO!!

Non idatzia, Iratiko sorgin basatia | Iruzkin 1 »