Maiatza 2012
A A A O O L I
« Mai    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Azken iruzkinak

Gure beste blogak

Harresi handirantz

2010 Maiatza 12th egilea: Gorka

Kaixo lagunok:

Klasean irakurritako liburuaren laburpena egingo dut. Saiatuko naiz ondo eta laburra izaten.

Idazlea: Jon Arretxe

Ilustratzailea: Kristina Fernández

Argitaletxea: Alfaguara, Zubia

Orriak: 146

Laburpena: Rama hamahiru urteko mutikoa da. Sri lankan bizi da eta bere familia oso pobrea da. Egun batean amets bat izan zuen, aberatsa izan nahi bazuen bere herriko mendirik altuenera igo behar zuen. Han harrizko ate bat aurkituko zuen eta sartzeko, barruan maitagarri batzuk egongo ziren. Maitagarriek esan zioten Harresi Handira joan behar zuela eta azalpen guztiak amets batean egongo zirela. Ametsa euki eta gero bere gurasoei galdetu behar zien. Azkenean baimena lortu eta gero bere bidaian abiatu zen. Bidaian pertsona nagusiak aurkituko zituen eta pazientzia euki behar zuen. Pausu horiek jarraituz Pekinera heldu zen baina han pauso bat saltatu egin zuen, orduan geratzen zitzaion atsoak ipuina ez zion kontatu. Harresi Handira heldu zenean ez zuen altxorra aurkitu baina atso batek esan zion jakintasunaren altxorra irabazi zuela. Aberastasunarena irabazteko lehenago etxera heldu behar zen. Etxera heldu zen. Bi hilabete pasa eta gero bere herriko jakintsuena hil zen eta berak bere ordezkapena egin zuen. Hortik dirua atera zuen eta Sitarekin ezkontzen da.

Nire iritzia: niri asko gustatu zait originala iruditzen zaidalako. Ipuin guztietan ez dute istoriorik kontatzen. Beno, agur.

GORKA

Non idatzia, Harresi Handirantz | 4 Iruzkin »

NUR eta irlandar gnomoa

2010 Maiatza 8th egilea: Nerea

Idazlea: Toti Martínez de Lezea

Marrazkilaria: Juan Luis Landa

Argitaretzea: Erein

Orrialdeak: 151

Laburpena: Nur, Larrabetzun bizi da, bere gurasoekin. Egun batean, amamaren etxeko zakarrontzian gnomo bat agertu da, eta, Nur bere laguna izaten saiatzen da. Beraren laguna izatea lortuko du? Bai, lortu egiten du, baina, ez dira lagunak izaten, lagun oso, oso onak egiten dira betirako.

Aitonak uste du arratoi bat dela, eta zepoak, eta gauza asko jarri eta jarri ari da arratoia harrapatzeko.

Nur, eta bere lagunak, Ainara, Noelia, Unai eta Peio, Finn-ekin (halaxe deitzen da irlandar gnomoa) jolasten ari dira, beren lagun oso onak dira eta. Finn-ek beren abentura asko kontatu die lagunei, eta beraiekin ere abentura asko izaten ditu, adibidez: Finn-ek, Nur oso txikia  bihurtzen du, bere etxea ikus dezan (zakarrontzian egin duena); eta ere Nur-ek, Finn bere kamisetaren poltsikoan sartu, eta bizikletaz, aldapak jeistera joan ziren, eta batean, Finn desagertu egin da, eta bilatzera joan da. Azkenean aurkitu egiten du eta etxera doaz.

Baina, Finn triste dago, bere urtebetetzea ezingo duelako ospatu beste urteak bezala,eta Nurrek, Fin konturatu gabe festa handi-handi bat egiten du bere beste lagunekin. Finn oso posik jartzen da eta, gainera, lagunek opariak egiten dizkiete. Ezetz asmatu zenbat urte zituen Finn-ek? oso gazte zen. 115 urte ditu!

Hrrengo egunean, Finn bere herrira itzuli egin beha da, eta Nurrek bere gurasoei baimena eskatzen die portura joateko, eta azkenean eramango zutela hitz ematen diote, bere lagunak ere baimena eskatu dute beraien gurasoei, eta baita ere joango direla esaten diote Nurri.

Portura ailegatzerakoan, Finn agurtu, eta itsasontsi batean sartu zuten.

Egunak pasa egiten dira Finn ikusi barik eta, egun batean, Nurrek eskutitz bat ikusten du, Finn-ena zen, eta bere familiaren ateratako argazki bat bidaltzen dio.

Nire iritzia: Liburu hau oso interezgarria da, eta irlandar gnomoak graxia emoten du. Niretzat oso polita da, eta agian zuei ere gustatzen zaizue.

BENO ZAPURUAK,  AGUR.

Non idatzia, Nur eta irlandar gnomoa | 5 Iruzkin »

Proxpero

2010 Maiatza 3rd egilea: Eneko Pérez

Izenburua: Proxpero

Egilea: Antton Kazabon

Marrazkiak: Andoni Odriozola

Argitaletxea: Elkar

Orri kopurua: 172

Laburpena: Mende honen hasierako gizarte eta bizimoduaren lekuko dugu liburu hau. Proxperok ez dio gizartearen martxari kasurik egiten eta lehengoan bizi da. Batzuek tontoa dela diote, besteek tximista bezain bizkorra. Liburu honetan bere bizitzako pasarterik bitxienak eta erakargarrienak jaso ditu idazleak, gazteek lehengo bizitzaz zerbait jakin dezaten. Hainbat lan marrazkigileak ere egin dituela esan behar da.

Nire iritzia: nire iritziz Proxpero liburua oso polita da, irakurri behar duzuen horietakoa.

Irakur ezazue!!!!!!!!

Non idatzia, Proxpero | 2 Iruzkin »

***…Dado iratxoa…***

2010 Maiatza 3rd egilea: Ainhoa

Idazlea: Seve Calleja

Marrazkilaria: Jose María Muñoz

Itzultzailea: Xabier Monasterio

Argitaletxea: Elkar         

Bilduma: Xaguxar

Urtea: 1986                

Orrialde kopurua: 75

Laburpena: Gillermo gaixorik dago  ohean, makina baten laguntza behar du bizitzeko zeren eta giltzurrunek ez diote ondo funtzionatzen. Bere ama kasinoa garbitzen duen andrea da, eta Dado heltzen den momentutik Gillermo lehengo bizitzara itzuliko da. Gero berarekin jolastu eta abentura asko izaten ditu. Hortik aparte Gillermo sendatu egiten da eta Dado itzultzen da.
Nire iritzia: Oso polita iruditu zait, interesgarria, dibertigarria, eta baita ere asko gustatu zait, fantastikoa delako.

Non idatzia, Dado iratxoa | 2 Iruzkin »

Harresi Handirantz

2010 Apirila 29th egilea: Amaia

Idazlea: Jon Arretxe

Ilustratzailea: Kristina Fernandez

Argitaletxea: Alfaguara, Zubia

Orriak: 146

Laburpena: Rama hamahiru urteko mutila da eta Indiako Ozeanoko Sri Lanka uhartean bizi da. Ramaren familia txiroa eta behartsua da, eta mutilari barre egiten diote eskolan bere ezjakintasunagatik. Halabeharrak, ordea, pobreziatik eta ezjakintasunetik irteteko aukera eskainiko dio Ramari. Baina, horretarako, oztopo eta arrisku asko gainditu beharko ditu. Rama mutilak Harresi Handirantzko bidaia egiten du, eta bidai horretan pertsonaia batzuekin kontaktuan jarri behar da. Pertsonaia horien kontakizunak entzun behar ditu aurrera jarraitu ahal izateko. Istorio horien azpian irakaskuntzak aterako ditu Ramak, baita irakurleok ere.

Iritzia: Erraza da irakurtzeko, niri liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Eta zuei ?

Non idatzia, Harresi Handirantz | 5 Iruzkin »

Kika eta bikingoak .

2010 Apirila 27th egilea: Iñigo

Idazlea: Knister

Marrazkilaria: Birgit Rieger
Itzulpena: Miguel Ángel Parreño
Orrialdeak: 139
Laburpena: ”Zer abentura ero biziko ditu oraingo honetan Kikak? Imajinatzen al duzu benetako itsasontzi bikingo baten barruan ekaitz bati aurre egiten edo balea batekin tupust egitea? Baina … horrez gain , bikingo txiki bat zaindu, galdutako bikingo bat aurkitu eta traidore baten amarrua agerira atera beharko balitu? Zelako desafio zirraragarri pila Kika Supersorginarentzat.” Hauxe da liburuaren atzeko azalean dioena.

Kika bere gelan dago zigala batzuekin, bapatean gelan Dani sartu eta izutu egin da bi montruo ikustean. Kikak azaldu dio ez direla monstruoak zigalak baizik, zigalak lurralde oso hotzetik datoz. Hurrengo egunean Kika Suediara joanga da bikingoak ikustera. Ondo begiratu du ea zer eramango duen: Iparorratza, bere amonaren beroki zaharra, zazpi pare galtzerdi… Dena lasai dago , momenturik egokiena da Sorginaren jauzia egiteko.

Kika, Sorginaren jauzia egin ondoren, iceberg batean agertu da eta gerlarien  armarri bat dauka.

Bat-batean bikingoen herrian aurkitzen du Kikak bera burua eta bikingo gerlari batekin hasten da hizketan.  Kikak historia  guztia kontatu dio eta bikingoak esaten dio armarri hori beraien nagusiarena dela eta gainera haren bila dabiltzala.

Kikak bikingoei esaten die beraien nagusiaren bila joateko, guztiak ados zeuden bikingo bat izan ezik, Lasser izenekoa.  Lasserek esaten zuen hilda zegoela, baina  guzti hori gezurra zen. Finlandiara joan zirenean, Lasserek bikingoen nagusiari pistola batekin tiro bat bota zion baina ez zuen hil.

Azkenean bere bila joateko botaketa egin zuten eta Helgeren aitaren bila joan ziren.  Bidaian Kikak Helge zaindu beharko du: Helge bikingoen nagusiaren semea da eta Dani bezalakoa da.

Azkenean bidaia hasi zuten eta herritik atera zirenean berriro itzuli dira zeren eta norbaitek zulo bat egin du.  Hurrengo egunean Finlandiara iristen ari zirenean norbaitek Helge itsasora bota eta Helge itotzen ari zenean bale batek bizitza salbatu dio.  Azkenean Finlandiara iritsi direnean Helgeren aita aurkitu dute bizirik. 

Nire iritzia: Eleberri hau ondo egon da baina ez da gehien gustatu zaidan istorioa.

Non idatzia, Kika eta bikingoak | 5 Iruzkin »

NUR eta herensugearen tenplua

2010 Apirila 25th egilea: Nerea

Idazlea: Toti Martínez de Lezea

Marrazkilaria: Juan Luis Landa

Argitaretzea: Erein

Orrialdeak: 167

Laburpena: Nur, gure adinekoa edo pixka bat txikiagoa den neska bat da.

Nur orain Txinan bizi da, lehen Larrabetzun bizi zen, baina, ez urte askotan.

Egun batean Nur eta bere lagunak, jolas-parke ikaragarri batean elkartu dira, Guo Guoren urtebetetzea ospatzeko.

Han orduak pasa zituzten jolasten baina bapatean ohartu dira Guo Guo desagertu egin dela eta bila hasten dira, bi edo hiruko taldeak eginez eta talde bakoitzak izen bat hartzen du: “Aztoreak”, “Katagorriak”,”Panterak”…  eta Nurrek eta Jun Yuk, “Herensugeak” izena ipintzen diote euren buruari.

Eta lau talde horiek, bakoitza bere bidera joaten dira.

“Herensugeak”, galdezka eta deika hasi ziren eta ezer ere ez, gero deskantzatzeko, “tren fantasman” eseri ziren, baina bapatean mugitzen hasten da. Eta bi neskatoak, trenean sartu ziren. Laster heldu ziren trena gelditzen zen lekura, trenetik jaitsi eta ate bat zeharkatu zuten, atearen bestaldean tunel handi-handi bar zegoen, eta azkenean beste ate  bat aurkitu zuten, baina atea oso bitxia zen, herensuge bat marraztuta zeukan. Herensuge bat, eta idazki bat ere bazegoen. Baina igarkizun bat zen, asmatu izango ahal zuten?

Horrela joan ziren zortzi ate zeharkatu arte.

Gero ateratzen dira baina, Guo Guo aurkitu ahalko dute?

Nire iritzia: Niri asko gustatu zait liburu hau eta, gainera, zuek asmatzeko eta egiteko igarkizunak ditu.

Nur-en beste bi liburu batzuk ere badaude. Oso politak dira hirurak.

Non idatzia, Nur eta herensugearen tenplua | 7 Iruzkin »

Kika Supersorgina eta Futbolerako Grina.

2010 Apirila 21st egilea: Ander Vázquez

Idazlea: Knister.                                                 

Marrazkilaria: Birgit Rieger. 

Itzultzailea: Iñaki Aristondo                            

Argitaletzea: Gero Euskal Liburuak.  

Urtea: 2006
Orrialde kopurua: 139
Laburpena: Kika futbolaz interesatzen hasi da, baina ez berari gustatzen zaiolako, ez horixe, kikari gustatzen zaion mutilak futbolera jolasten duelako baizik. Kikari gustatzen zaion mutilak Ander du izena.
Kika Anderrengana hurbiltzen den bakoitzean atzeraka botatzen da, eta ezinezkoa egiten zaio Anderrekin hitz egitea. Martika andereñoa eskolako futbol talde bat egiten ari da, eta Kika taldean apuntatuko da Anderrekin behingoz hitz egin ahal izateko. Azkenean Kikak Anderrekin hitz egitea lortzen du. Partiduaren eguna heltzen denean Ander gaixorik jartzen da. Kika eta bere taldea galtzen doaz baina Kikak beraren trikimailu bat egiten du eta ekaitz bat sortzen du. Horri esker arbitroak partidua suspenditzen du hurrengo astera arte. Hurrengo astean Ander sendatuta egongo da eta partidua irabaziko dute.

Nire iritzia: Liburua asko gustatu zait, ez bakarrik futbolaz doalako, ez horixe. Istorioa oso polita eta dibertigarria iruditzen zaidalako irakurtzea gomendatzet dizuet. Animatu eta irakurri!!!

Non idatzia, Kika Supersorgina eta futbolerako grina | 4 Iruzkin »

Aska itzazue pottokak

2010 Apirila 20th egilea: Adrián

Izenburua: Aska itzazue pottokak 

Idazlea: Iñaki Friera

Marrazkilaria: Andoni Odriozola

Argitaletzea: Gaztetxo

Orrialde kopurua: 175

Laburpena: Argia piztu eta mahaiara itzuli zen Garazi. Orduan, Ane, Patxo eta Joseba geldi-geldirik zeudela ohartu zen, zirkinik txikiena ere egiten ausartzen ez zirela, mahaira artez begiratzen. Orduan, Garazik ere beste mundu hartatik etorritako hark utziriko mezua ikusi eta ozen irakurri zuen : LIBRA POTTOKAK!  Hauxe da liburuaren atzeko azalean irakur dezakezuena.

Garazi, Patxo, Ane eta Joseba lagun onak dira. Egun batean bidaia bat egin zuten, lau lagunak gasolindegian zeuden eta kamioi erraldoi bat ikusi zuten, Kamioia joan zen eta batek esan zuen ea entzun zituzten zarata horiek kamioiaren barruan, denek esan zuten ezetz. Kampinera iritsi ziren. Egunak pasa ziren eta berriz ere kamioi errealdoia ikusi zuten.
Basora joan ziren paseatzera eta kamioia kobazulo baten ondoan zegoen. Kanpineko txakur bat lurrean usaintzen eta inbestigatzen hasi zen. Denbora pixka bat pasatu zen eta txakurrak zaunka egin zuen. POTTOKAK AURKITU ZITUZTEN!
Txakurra oraindik urduri zegoen eta orduan txakurrak lapurrari koska egin zion.
POTTOKEN MISTERIOA KONPONDU ZUTEN!
Nire iritzia: Lehenengo zatia pixka bat aspergarria da eta nahaste-borraste bat ere. Azkenean oso polita da zeren abenturak egiten dituzute eta txakurrarekin jolasten dute…

Beno lagunok, hori da dena, agur!

Non idatzia, Aska itzazue pottokak | 3 Iruzkin »

Amona sagar gainean

2010 Apirila 20th egilea: Adrián

Idazlea: Mira Lobe

Marrazkilaria: Susi Weigel

Itzultzailea: J .Ormazabal

Argitaletzea: Elkar

Laburpena:  Andi mutiko bat da, ez dauka amonarik eta horek asko kezkatzen zuen. Egun batean sagarrondora igo eta amon zoragarri batekin topo egin zuen. Biak bidaia asko egin zituzten, adibidez: auto super moderno batean ibili, zaldi basatiak harrapatu, piratak ezagutu… Baina egun batean ANDI eta bere amona Indiara joan ziren tigreak harrapatzera. Andi ez zen joan beste amona bat aurkitu baitzuen.

Andik iaz ez zeukan amonarik eta orain bi amona dauzka.

Nire iritzia: Oso liburu polita da zeren Andik ez zeukan amonarik, asko kezkatzen zuen horrek, ez du esperantzarik galtzen eta azkenean bi amona eukitzea lortzen du.

Non idatzia, Amona sagar gainean | 3 Iruzkin »

*NuR eTa oIhaN miSteRioTsua*

2010 Apirila 19th egilea: Uxue

Kaixo Zapaburu maiteak, hau da nik irakurritako liburua!

Izenburua: Nur eta oihan misteriotsua.

Idazlea: Toti Martínez de Lezea.

Marrazkilaria: Juan Luis Landa.

Itzultzailea: Rosetta testu zerbitzuak.

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2009

Orrialde kopurua: 150

Laburpena: Nur eta bere lagunek, asteburu batean Nurren gurasoak joan beharra daukatela eta Nur amama eta aitonarekin gelditzen dela aprobetxatuz, egun batzutan zehar txango bat egitea eta gau bat pasatzea erabaki dute amama-aitonen lorategi erraldoian dagoen oihan misteriotsuan, Aritzen (Nurren osaba) laguntzaz. Denek lo egiteko zakua, kanpin denda eta motxila guztiak prestatu dituzte, eta orain oihan misteriotsuaren bidean daude.  Basora heldu orduko kanpin dendak eta lotarako zakuak prestatzen dituzte eta jolastera irteten dira. Oihanean animalia pila daude,  hainbat abentura igarotzen dituzte eta primeran pasatzen dute asteburua!!. Gauza geihago jakiteko gogoz geldituz gero, liburua utziko dizuet etxean irakurtzeko!!

Nire iritzia: Liburu hau izugarri polita da, asko gustatu zait abentura pila daukalako eta gainera misteriozkoa delako, liburua arin irakurtzen da, gomendatzen dizuet!! Beno lagunok, hemen daukazue nik irakurri nuen liburua, hurrengo batera arte!!

Non idatzia, Nur eta oihan misteriotsua | Iruzkin 1 »

Zazpi pirata baltsa batean

2010 Apirila 19th egilea: Joseba

Idazlea: Pako Aristi

Marrazkilaria: Antton Olariaga

Argitaletxea: Erein

Bilduma: Igelo Igela

Urtea: 1994

Orrialde kopurua: 95

Laburpena: Bazen behin zazpi laguneko koadrila, Belandian bizi zirenak. Uda amaitzean zegoenean txango bat egin zuten itsasontsian.

Lehenengo”txatarreriara”joan ziren materialak hartzera eta han Tosto eta Fofok alde egin zuten txakurrari beldurra ziotelako, orduan besteak materiala hartu eta joan ziren.

Bidaia egiten hasi ziren baltsa amaitu zutenean eta Limensera abiatu ziren. Lehenengo geldialdian Tostok egin zuen guardia eta hontz bat aurkitu zuten zauriturik, sendatu eta haiekin eraman zuten.

Hurrengo egunean Limensetik hurbil, aitona bat eta gizon bat ikusi zituzten borroka egiten kutxa bategatik. Gizonak kutxa hartu eta txabola batera eraman zuen, orduan zazpiak ziren eta hartu egin zuten. Zabaldu zutenean barruan diru asko zegoela ikusi zuten, gurasoak iritsi ziren eta ez zuela baliorik esan zieten. 

Nire iritzia: Nire iritziz liburua bikaina da zeren eta bidaia asko gustatu zait eta gertatzen zaizkien gauza guztiak ere.

Non idatzia, Zazpi pirata baltsa batean | 2 Iruzkin »

Nur eta oihan misteriotsua

2010 Apirila 18th egilea: Gorka

Kaixo lagunok

Hau da irakurri nuen liburua:

Izenburua: Nur eta oihan misteriotsua

Idazlea: Toti Martínez  de Lezea

Marrazkilaria: Juan Luis Landa

Itzultzaile: Rosetta testu zerbitzuak

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2009

Orrialde kopurua: 150

Laburpena: Nurren gurasoak kanpoan pasatu zuten asteburu bat.  Asteburua aprobetxatuz Nur bere Patxi lagunarekin eta bere osabarekin aitite eta amamaren lorategira joan ziren. Oso handia baita. Orduan bere  bidaian lagundu behar zioten bi mutiko ere joan ziren bere aitite eta amonaren etxera. Biadaiarako prest zeuden…

Lorategia oso handia zen, oihan bat zirudien. Esploratzen hasi ziren leku on bat bilatu arte. Leku ona bilatu zutenean kanpin-denda montatu eta afaltzen hasi ziren. Histori batzuk kontatu eta ohera joan ziren. Hurrengo egunean altxor bilaketa egin zuten. Altxor bilaketan katu batzuk aurkitu zituzten eta beraiekin jolasten egon ziren. Azkenean Nurek altxorra aurkitu zuen. Altxorra txokolatezko txanponak ziren. Gero kanpamentuan jan eta etxera bueltatu ziren. Nurek oso ondo pasatu zuen. Gehiago jakin nahi baduzu liburua irakurri,  jeje.

Nire iritzia: Niri asko gustatu zait, dibertigarria iruditu zait. Zati batzuetan aspertzen nintzen. Niri irakurtzeko erraza iruditu zait.

Non idatzia, Nur eta oihan misteriotsua | 2 Iruzkin »

Piraten uhartea

2010 Apirila 18th egilea: Xabi

Kaixo zapaburuak, ni Xabier naiz eta egin dudan liburuaren hainbat datu emango dizkizuet. Hemen dituzue.

IDAZLEA: JON EUGI

ILUSTRATZAILEA: EREIN

ARGITALETXEA: PERZEBAL

ORRI KOPURUA: 99

Zerbait gehiago jakiteko hemen duzue liburuaren laburpena.

PIRATEN UHARTEA: nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak, espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta…

Izan ere, Martin Lasarte arrantzale euskaldun gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo bidaian; bere itsasontzia hondoratu eta piratekin joaten da, Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko duelarik. Harekin batera ere pirata bihurtuko da. Huekin altxorrak eskuratu, beste itsasontzietako marinelak edo piratak menperatu… Egun batean Afrika inguratzen ari zirela itsasontzi frantziar batek beraiena hondoratzen du. Gartzelatik ateratzen dira eta Martin pirata talde baten kapitaina egiten da. Pasaia izeneko bere itsasontzian piraten babeslekua den Tortuga uhartera iritsiko da. Han bizipen aberasgarri gehiago izango ditu. Besteak beste, Imelda izeneko neskaz maiteminduko da…Azkenean lortzen dute Tortuga uhartea beraiena izatea.  

Nire iritzia: Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea.

MuSu HaNdI bAt ¡!¡!¡!¡! BiHaR ArTe ¡!¡!¡!¡!

AaGgUuRr¡!¡!¡!

Non idatzia, Piraten uhartea | Iruzkin 1 »

Hura abentura

2010 Apirila 18th egilea: Esteban

Izenburua: Hura abentura.

Idazlea: Karlos Santisteban.

Argialetzea: Desclée de Brouwer, S.A.

Lehenengo liburua: 2002

Laburpena: Protagonistak, neska eta mutil bat, kezkaturik daude ikasturte berrian ikastola hasieratik elkarrekin egon den lagun taldea desegin eta beste gela batzuetan banatu behar delako. Badute lagun batzuk aukeratzerik eta, aukera zaila den arren, Iratik argi eta garbi du Iker nahi duela bere ondoan, izan ere beti gustatu zaio. Azken eskola-egunean maisuak ezusteko sorpresa eman die: denak elkarrekin egongo dira kampamentu batean eta, hasiera -hasieratik hamaika abentura biziko dituztela agindu die.

Adibidez, hegazakin bat artuta bi abentura bizitzen dituzte baina bapatean iibai batera jausten dira eta raftingg egiten dute coba bateraino han bere clasea aurkittzen dute, baina bapatean Irati konturatzen da dena amets bat dela, baina se arraro, bizitza realan Iker aurkitu du lehenego egazkinarekin, ui ui ui…

Iritzia: Abenturazkoa da eta horregatik gustatu zait, oso ona jarri dut Bikaina izan beharrean maitasuna daukalako. Errekomendatzen dut baina, laburpena egiteko oso saila da.

Non idatzia, Hura abentura! | Iruzkin 1 »

« Aurreko Sarrerak